Lehenik eta behin, argi izan behar dugu auto batek hiru arrazoirengatik kutsatzen duela nagusiki: gas kutsatzaileen isurpenengatik, erregai-kontsumo handiagatik eta konponketan edo mantentze-lanetan sortutako hondakinengatik. Hauek dira autoen kutsadura jeisteko aukera batzuk:
1.- Autoa martxan ez uztea.
2.- Ihes-hodia eta katalizatzailea berrikusi.
3.- Korrika ez egitea. Abiadura moteltzea karbono-aztarnaren kontrako irtenbide egokia da.
4.- Martxa egokiak erabili. Beti lehen mailan atera eta pixkanaka aldatu.
5.- Egiaztatu bateria eta pizte-sistemak. Dieseleko bujiek eta berogailuek egoera onean egon behar dute
6.- Autoa partekatu edo garraio publikoa erabili.
7.- Ibilbidea ondo planifikatu.
8.- Aire girotuaren erabilera mugatzea.
9.- Autoa prest eduki. Aldizkako azterketak egitea, ikus dadin ez dituela gehiegizko emisioak bota.
