Gaur egun plastikoaren erabilera izugarri handia da eta denbroa pasa ahala gero eta handiagoa egiten da. Arazo honi konponbidea bilatzeko guk, pertsonalki ere lagundu dezakegu hurrengo puntuak kontuan hartuta:
Plastiko kontsumoa murriztu erosketetan. Supermerkatuan erosketak egiten ari garenean janarian arreta jartzen badugu nabaria da ia alimentu guztietan plastikoa erbailtzen dutela, bai produktu kontserbatzeko edo pakete batean sartzeko. Janari mota hauek ekiditzen eta alimentu sostenibleak aujeratzen plastiko erabilera murriztu daiteke.
Botilako uraren kontsumoa murriztea. Normalean, ur mota hori plastikozko botiletan etortzen da, eta ez dute erabilera pare bat baino gehiagorako balio. Hori konpontzeko, gomendagarrienak iturriko ura erabiltzea edo beste material mota batzuetako ur-botila berrerabilgarriak (metala, esaterako) erabiltzea dira.
Beste aukera bat plastikozko poltsak edo beste material batzuenak erabiltzea da, baina berrerabilgarriak direnak. Horrela, poltsa horien balio-bizitza luzatzen da eta plastiko berriak kontsumitzea saihesten da.
